Ikasturte hasierarekin batera, bertsotarako gonbidapena

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko ira. 24a, 17:49

Atzo, astelehena, Erniarraitz bertsozale elkarteko Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi bertsolariak izan ziren Floreaga Ikastetxean. Bertan, ikasturte berrian ikastetxean eskainiko duten bertso eskolaren berri eman zuten, baita jendaurrean abestu ere.

Hasi berria dugun ikasturte honetan poliki-poliki martxan jartzen goaz hainbat proiektu eta ekimen. Denok buru-belarri gabiltza helburu, ekintza eta jarduera ezberdinak antolatzen eta eskaintzen. Urtero bezala, Erniarraitz bertsozale elkarteko Eneritz Artetxe eta Aitor Salegi ikastetxean izan genituen bertso eskolaren berri emateko, eta ordubetez gozatu ederra hartu genuen euren doinu, errima eta jolasekin. Jada bertso eskolan hasitakoek ere izan zuten kantatzeko aukera eta garbi adierazi zuten merezi duela bertso eskolan izena emateak. Ea ba aurten ere osatzen dugun talde txiki bat.

Honako lotura honetan ikus daiteke argazki bilduma.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide