Floreagako ikasleak ikasbidaietan

Erabiltzailearen aurpegia

Floreagako DBHko neska-mutilek ikasbidaiak egin dituzte, urteroko legean Aste Santua iritsi aurretik, apirilaren 10etik apirilaren 13ra bitartean.

DBH1koak Gorlizen izan dira. Urdaibain dagoen Basondo animalien babeslekua bisitatu zuten. Gorlizen body boarden eta arku tiroan aritu eta itsargira paseoa egin zuten. Gainera, Gaztelugatxe bisitatu zuten eta bideak berrituta aurkitu zituzten.

DBH2koak Bartzelona aldean ibili dira. Zaragoza eta Montjuic bisitatu zituzten asteazkenean. Ostegunean, Camp Nouko bira egin, zooa ikusi eta Rambletan eta Bartzelonako alde zaharrean paseatzen aritu ziren. Gero, Port Vellen ibili ziren. Ostiralean, azkenik, Port Aventurako jolas parkean egun ederra igarotzeko aukera izan zuten.

DBH3koak Murillo de Gállegon izan dira (Zaragoza). XI. mendeko Loarreko Gaztelu erromanikoa bisitatu eta jarraian ur-kirolak izan zituzten bi egunez (rafting-a eta hidrospeed-a). Itzuleran Iruñeko alde zaharra, Udala eta Gazteluko Plazaren inguruak bisitatu zituzten.

DBH4koak Madrilen eta inguruan ibili dira lau egunez: Segoviara bisita, La Granjako Jauregia, Errege Jauregia, Borboien Madril ibilaldia, Santiago Bernabeuko bira… Warner Bross Parke Tematikoak eman zion amaiera txangoari.

Talde guztiek Korrikarekin bat egin zuten, gainera. Zeuden herri edo hirietan, lasterkaldi polita eginez, Klika pankartaren atzean. Eguraldi aldakorra izan dute egun hauetan, baina aurrez prestaturiko ekintzak ondo burutu dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide