21. Korrika

Korrika txikia Floreaga Ikastetxean

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2019ko api. 11a, 20:16

Eguraldiaren iragarpenak esan bezala, euria izan da nagusi egun osoan. Hala ere, kalera irten ezean, ikastetxean bertan izan dugu Korrika txikia.

HHko patioan hasi dira; bost urtekoek ekarri dute lekukoa. Ondoren, lau urtekoen txanda izan daeta azkenik hiru urtekoak. Gogotsu aritu dira. Jarraian, goiko patioan, LHkoen txanda izan da. 6. mailakoek ekin diote ibilbideari, baina lekukoaren zain ziren gainerako mailetako neska-mutilak. Ekitaldiari amaiera emateko, bertso saio ederra izan dugu.

Gogoratu, bihar 09:00etan izango dela 21. Korrika gure artean. Animatu zaitez eta parte hartu ezazu gurekin!

Ikusi Korrika txikiko argazki bilduma.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide