Don Stefano Martogio, salestarren erregionala, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia
Don Stefano, Floreaga ikastetxeko irakasleekin.

Don Stefano Martoglio salestarra Azkoitiko komunitatea eta Floreaga ikastetxea bisitatzen aritu da, Erretore Nagusiaren izenean.

Egun hauetan Gipuzkoan dabil Don Stefano Martoglio salestarra, bertako Salestar komunitateak bisitatzen. Intxaurrondon pare bat egun igaro ondoren, Urnietako komunitatea bisitatu du. Gero, Donostian egin dio bisita On Jose Ignacio Gotzainari. Eta ondoren, Azkoitian izan da, bertako komunitatea eta Floreaga ikastetxea bisitatzen.

Don Stefano Salestarren Kontseilu Nagusiko kidea da. Bere ardura da Europako Hegoaldeko Salestar Probintzien koordinazioa: Espainiako bi probintziak, Portugal, Italia, Grezia, Ipar Afrika eta Ekialde Hurbila (Siria, Libano, Palestina, Israel, Iran, Irak, Egipto, Libia, Maroko) eta Balkanetako Salestar probintziak.

Don Stefanoren bisitaren helburua erlijiosoa da gehienbat: Salestar komunitate eta anaia bakoitzarekin hitz egitea, eta misioa indartzea. Aukera baliatu du Floreaga eskolako lankideei hitzaldi labur bat eskaintzeko, Erretore Nagusiaren izenean esker ona adierazteko, eskolako gaztetxo eta umeei Egin Onak emateko, batez ere solidaritatea azpimarratuz eta hainbat irakaslerekin hitz egiteko.

 

Gainera, Azkoitiko alkate jauna eta erretore jauna bisitatzeko hitzorduak izan ditu. 

Salestar komunitateak eta ikastetxeak asko eskertzen dute bisita hau. Salestar Kongregazio osoarekin batasun zeinu bat da, eta animo asko eman dizkigu gure ebanjelizatze eta eskolako heziketa lana aurrera eramaten gogotsu jarraitzeko. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide