Euskal Confit 2018an parte hartu du Floreaga Ikastetxeak

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2018ko mai. 13a, 10:04

Joan den asteazkenean, maiatzak 9, Busturian izan ginen Euskal Confint 2018an —Conferencia Internacional Infanto-Juvenil - Cuidemos el planeta—. Floreagako Iraes 21eko hiru ikasle joan ginen, taldeko ordezkari gisa, bi irakaslerekin batera. Egun pasa ederra egin genuen Madariagako dorreko Ekoetxean.

 

Hasteko, jende berria ezagutzeko aukera paregabea izan genuen, guztiak Iraes21 sarea osatzen duten ikastetxeen ordezkariak. Iraes 21 Jasangarritasunaren Agiria dutenen ikastetxeen euskal sarea da. Floreagak agiri hori berritu du bigarren aldiz, lau urtero egiten den auditoria luze eta gogor baten ondoren. Ekintza ugari egin genituen talde eta tailerretan antolatuta. Elkarrekin elkartrukatu genuen egindako lana eta jolasaldi itzela izan genuen. Ikasturte osoan egindako lanak bere fruituak eman zituen.

Aurten gai baten inguruan aritu gara: klima aldaketa. Baina ikuspegi berezi bat eman zaio: emakumeek klima aldaketaren inguruan duten garrantzia azpimarratu nahi izan da. Mother Nature needs her daughters leloa jorratu ginen. Horrela, emakume zoragarri bat ezagutzeko aukera izan genuen, Uxua López ingeniari nafarra. López Antartikan izan da beste 79 emakume zientzialariekin batera orain dela gutxi, proiektu australiar baten partaide gisa. Homeward Bound proiektuak hurrengo urteetarako 1000 emakume zientzialariren sarea osatu nahi du, espezialitate ezberdinetakoak denak, baino elkarrekin lan eginez ingurumenaren alde. Bere esperientzia gurekin partekatu zuen eta guk ere hainbat galdera egin genizkion.

Bestalde, guk geu asmatutako leloak ere arrakasta izan zuen gure sorpresaz: Urtzen, txikitzen, desagertzen, eta gu ez konturatzen, Antartika eta klima aldaketari dagokionez. Ondorengo esteka honetan guzti hori sakonago ezagutzeko aukera duzue: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com.es/

Ireki begiak! Guk ez badugu aldatzen, nork aldatuko du mundua? Iraes 21eko leloak dioenez: GU EZ BAGARA, NORTZUK? EZ BADA ORAIN, NOIZ?

Hitzak: Maialen Sudupe.

Argazkiak: Yohana Irureta eta Jesus Mª Larrañaga.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide