Ekain Txou pailazoarekin hasiko dira XXIX. Euskal Kultur Jardunaldiak Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2018ko api. 11a, 09:48

Floreaga Salestar Ikastetxeak eta Guraso Elkarteak, aurten XXIX. Euskal Kultur Jardunaldiak antolatu dituzte. Pailazo ikuskizuna, 'Kantu Jira' eta bertso saioa izango dira aurtengo egitaraua osatuko duten ekintzak:

 

Datorren zapatuan, 17:00etan, Ekain Txou pailazoaren emanaldia izango da Floreagako Don Bosco pilotalekuan, etorri nahi duten herriko haur eta ume guztientzat. Maiatzaren 25ean, ostiralean, 'Kantu Jira' egingo dute herriko kaleetan zehar, 19:00etan hasita.

Ekainaren 8an, azkenik, bertso saioa egingo da Floreagako Don Bosco Aretoan. 22:00etatik aurrera kantuan arituko dira Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran bertsolariak. Bertso saioa ikusteko sarrera doan izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide