San Jose eguna ospatu dugu Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2018ko mar. 20a, 09:42

Joan den igandean San Jose festa ospatu genuen, Floregako Ikastetxearen eta Gurasoen festa eguna.

 

Goizean goiz, Guraso Batzordekoak gauza guztiak prestatzen aritu ziren patio berdean, eguraldi kaskarra baitzegoen. Euskal Dantzen ikuskizun bikaina izan zen. Gero, meza, Floreagako elizan, Koldo Vergarak eta Davidek eman zuten. Guraso Batzordekoek egin zituzten irakurgaiak, eta euskal dantza ederra egin zen eskaintzen unean.

Meza ondoren, txorizo pintxo eta trago bikainak izan genituen patio berdean. Gainera hainbat lehiaketa ere izan genituen: soskor bilketa, futbolin txapelketa (guraso eta ikaslez osaturiko bikoteak), soka-tira… Gainera, San Jose Ipuin Lehiaketako sarien banaketa egin zen. LH3-6n taldekako lanak eta sariak izan ziren. DBH 1-2n banakakoak. Zorionak Floreagako ikastetxeko familia guztiei!!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide