Gabon kantak abestu dituzte Floreagako ikasleek zaharren egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2017ko abe. 20a, 09:33

Floreaga Salestar Ikastetxea ordezkatuz, atzo, asteartea, LH4B mailako neska-mutilek zaharren egoitzako aiton-amonei bisita egin zieten. Gabon giroan sartu garenez, Gabonetako abestiak eskaini zizkieten. Bukaeran, 6. mailakoek prestatutako postal polit bat banatu zieten egoiliarrei.

 

Eskerrak eman nahi dizkiegu beraien harrera onagatik. Hurrengo urtean ere hor izango gaituzue!

Ikusi hemen argazki galeria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide