maxixatzen.eus

Floreaga Ikastetxeak Euskal Kultura Ondarearen saria jaso du

Erabiltzailearen aurpegia   Hezkuntza

Floreaga Salestar Ikastetxeko DBH4ko Aitor Ayerdik, Jone Larrañagak, Julene Iturbek, Maite Urrestik, Maria Santizok eta Unai Beristainek osatutako taldea Euskal Kultura Ondarearen hiru talde irabazleetako bat izan da. Atzo saria jaso zuten Gasteizen, Iñigo Urkullu Lehendakari Jaunaren eskutik. Lehendakariak gazteen lanaren balioa nabarmendu du.

 

Lehiaketako baldintzek eskatu bezala, bi bideo prestatu dituzte. Batean euskal ondareari buruz aritu behar zuten, eta gure ikasleek lehen bideo honetan euskalkiei buruz duten ikuspuntua azaldu dute. Bestean, berriz, prestaketa lana erakutsi dute. Lerro hauek irakurtzea baino, hobe duzu beraien bideoak ikustea.

Guztira 152 bideo aurkeztu dira. Ekimenaren xedea euskal kultura ondarea hedatzea da eta, horretarako, DBHko 3. eta 4. mailako, Batxilergoko 1. mailako eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetako lehen mailako ikasleek egindako hiru bideo saritu dira; gure ikasleena horien artean.

Hiru bideo hoberenak egin dituzten taldeetako kideek -eta baita haien tutoreek ere – jasoko duten saria ondokoa da: Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak antolatutako Irlandarako bidaia kulturala (7 egunekoa, ekainaren 28a eta uztailaren 5a bitartekoa). Paddy Woodworth kazetari eta idazle ospetsua izango dute gidari,  eta Irlandako toki esanguratsuak ezagutzeko eta bertako kulturara hurbiltzeko aukera izango dute. Saridunen ikastetxeak, berriz, oroigarri bat jasoko du.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa