On Juan Carlos Perez, Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2017ko mar. 13a, 09:43
Korrika ekimenerako bideoa grabatu zuten.

On Juan Carlos Pérez, Salestarren Inspektore edo Probintziala, Azkoitian izan dugu bisita kanonikoa egiten martxoaren 8 eta 9an.

 

Bilboko aireportuan jaso zuen Davidek goizean goiz. Komunitateko anaiekin elkarrizketei hasiera eman zien berehala. Arratsaldean, udaletxean bilera izan zuen Javier Zubizarreta alkatearekin eta Ana Azkoitia zinegotziarekin. Jarraian, Alai Batzako begirale talde handi batekin bildu zen eta gero IGE-AMPAko batzordeko kide batzuekin.

Ostegunean, LHko neska-mutilei “Egun onak” eman zizkien atari berdean eta DBHko talde batzuk agurtu zituen ikasgeletan. “Korrika” ekimenerako grabatu genuen bideo labur batean ere hartu zuen parte. Gero Koldo Gurrutxagarekin, On Felix Erretorearekin, Pastoral Taldearekin eta komunitateko anaiekin hitz egin zuen, eta klaustroa agurtu zuen arratsaldean.

Animoak eman dizkigu, gazteen zerbitzuan jartzen den eskola eta komunitate hezitzailea izan gaitezen, eskola “maitagarria, adeitsua”.

 

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide