[Publizitatea] Zabalik Floreaga ikastetxeko matrikulazio epea

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2017ko ots. 2a, 11:19
Floreaga ikastetxea.

Otsailaren 10era arte zabalik dago 2 urtetik 16 urtera bitarteko neska-mutilen (HE - HH – LH eta DBHn) matrikula egiteko epea, Floreaga Ikastetxean.

 

Floreagako Haur Eskolaren helburua 0-3 urte bitarteko haurren heziketa osoa bultzatzea, eta, era berean, haur bakoitzaren garapen egokia bideratzen laguntzea da.

Egiten duten lan pedagogikoa haurren heziketa integrala lortzera zuzenduta dago, eta, horretarako, hezitzaile profesionalen laguntza goxo eta atseginarekin hezteko aukera eskaintzen dute.

Floreagako Haur Eskola hamaika hilabetez dago zabalik; irailetik uztailaren amaierara arte, hain zuzen ere (baita bi urteko umeentzat ere). Ordutegiari dagokionez, goizeko 07:30etik 18:30ak arte zabalik egoten da.

Heziketa integralaren barne, elikadura ohiturak egongo lirateke. Ongi elikatzeak haur txikien osasunean duen garrantziaz jabeturik, eskaintza adituek prestatutako elikadura orekatu eta askotarikoan oinarritzen da.

Bestalde, Floreagako eskaintzak haurren gurasoei zuzendutako Elkar Hazi jolas-gunea ere baitan hartzen du. Gurasoek eta haurrek elkarrekin jolasteko eta gurasoek seme-alaben heziketaren inguruan izan ditzaketen iritziak, esperientziak, zalantzak etab. partekatzeko gunea, alegia.

Haur Eskolan matrikulazio epea urte osoan irekita dago.  

Edozein informaziorako floreaga@floreaga.eus helbide elektronikora mezu bat idatzi edo 943 853043 telefono zenbakira dei dezakezue. Idazkaritzako ordutegia, goizeko 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara da.

Ikastetxeko webgunea www.floreaga.eus

Haur Eskolako bloga http://floreagatxiki.blogspot.com.es

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide