Solidaritate pintxoa eta bigarren eskuko azoka zapatuan, herriko plazan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko aza. 2a, 15:50

Azaroaren 5ean, zapatu honetan, Solidiaritate Pintxo eta Bigarren Eskuko Denda Eguna izango da herriko plazan eta Kontzejupean, Alai Batzaren laguntzaz. Gazteak eta Garapena taldearen ekintza da hori. Maiatzean egin ohi zuten, baina egutegia oso betea egoten zen eta aurten azarora aldatzea egoki iruditu zaigu. Bertan lortzen den diru guztia Ekuadorreko eta Haitiko kaltetuei bidaliko diegu.

 

Parte hartu nahi duten guztiak animatzen ditugu larunbatean, goizeko 10:00ak aldera, etxean egindako postreak eta pintxoak plazara ekartzera. Bestalde, bigarren eskuko merkatuan salmentan jarriko diren gauzak jasotzen hasi gara dagoeneko: liburuak, CDak, panpinak, jolasak eta beste hainbeste gauza ekarri ditzakezue ikastetxera. 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:00etara jasotzen dugu materiala. Horiek guztiak gure "denda solidarioan" salduko ditugu, eta bildutako dirua, aurrez esan bezala, Ekuadorrera eta Haitira bidaliko dugu.

Herriko hainbat harakin, okin, elkarte, tabernari eta abar gogor laguntzen ari zaizkigu. Adeitasunez, mila esker guztioi!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide