XIV. Luis Puyadena Oroigarria mendi ibilaldia egin dute Floreaga Ikastetxekoek

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko ira. 19a, 12:12
Argazkian, mendi ibilaldiko parte hartzaileak.

Irailaren 18an egin zuten XIV. Luis Puyadena Oroigarria mendi buelta, salestar azkoitiar handiaren omenez, urtero bezela.

 

Goizean goiz bildu zen kuadrilla eta Arritte aldera abiatu ziren autoz. Handik, Otzolarretik zehar, Oleta mendira igo ziren, eta gero Samiño – Hiruarrieta mendira joan ziren. Hamarretakoa jan, eta berriro Arritte aldera abiatu ziren Toki Eder ingurutik. Gainera, eguraldiak ateri eutsi zion.

Martitten pilota partida batzuk jokatu ondoren, Floreaga ikastetxean bildu ziren, mokadua egitera. Mezaren ondoren, paella bazkaldu zuten, eta ondoren opari edo oroigarri batzuk banatu zituzten.

Giro atseginean bizi izan genuen mendi buelta hau, On Luis Puyadena salestarraren izena gogoratuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide