Consumopolis 11: Aurreneko hiru sariak Floreagara

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko eka. 8a, 15:32
Argazkian, 2. sariaren irabazleak: Laura Alberdi, Ekaitz Iriondo, Sara LarraƱaga eta Lara Martin.

Zorionak eman beharrean gaude, berriro ere, gure ikasleei. Zortzi urtez irabazi du Floreaga ikastetxeko talde batek Consumopolis kontsumoari buruzko lehiaketa. Aurten gainera, 2. eta 3. sariak ere geuretzat izan dira. 6. mailara joan dira hirurak.

 

Hona hemen irabazleei egin diegun elkarrizketa laburra, euren esperientzia nolakoa izan den jakiteko.

1. SARIA : (taldeko 5. kidea falta da argazkian, Sarfraz Ahmed)

Nork antolatzen du eta zeri buruzkoa da Consumopolis lehiaketa?  

Espainiako gobernuak antolatzen du. Kontsumoari buruzkoa da. Gero Autonomi Erkidego   bakoitzak berera moldatzen du. Guri Eusko Jaurlaritzako Kontsumobide sailaren bidez  iristen  zaigu deialdia.

Nork hartzen du parte lehiaketan? Eta nola antolatuta?

Gure ikastetxean 5.mailakoek eta 6.mailakook hartzen dugu parte. 5 laguneko taldetan banatuta.

Zer lantzen da bertan?

Kontsumo arduratsuari buruzko ideiak eta informazioa lantzen da.

Nola burutzen da lehiaketa?

Lehenengo fasean zirkuitu bat osatu behar da; bertan, galderak, jolasak eta abar daude puntuak lortzeko. Bigarren fasean adibidez lehengo urtean kartel bat egin genuen, aurten bideo bat egin dugu.

Zer ikasi duzue lehiaketa horretan?

Taldean hobeto moldatzen eta ikasten ondo pasatu daitekeela.

Zer izan da aurtengo saria?

Erloju elektroniko bat, diploma bat eta linterna txiki bat.

Eta 2. gelditu direnek badakizue zer jaso duten? Eta hirugarrenek?

Bai, bigarrenak prismatikoak, linterna eta diploma. Hirugarrenek aurikularrak, linterna eta diploma.

 Eta zer jaso dute saririk izan ez dutenek?

Linterna eta diploma

Hurrengo urtetan ere parte hartzera animatu beharko genukeela uste al duzue? Zergatik?

            Bai, oso dibertigarria delako, gainera beti zerbait oparitzen dizutelako eta hori guztia kontsumoari buruzko gauzak ikasiz.

Argazkian, 3. saria irabazi dutenak. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide