Solidaritate Pintxoa, Ekuadorreko lurrikaran kaltetutakoen alde

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko mai. 6a, 12:17

Biher, zapatua, Solidaritate Pintxoa eta Alai Batzaren bigarren eskuko denda eta jolasak egingo dira herriko plazan, Ekuadorreko lurrikaran kaltetutakoen alde. Ekuadorren gertatu den lurrikarak hildako eta kaltetu ugari eragin ditu. Hango Salestarren komunitate eta ikastetxeetan ere kalte handiak sortu dira. Egoera oso larria da!

 

"Guk, mendi alde honetan, oso susto eta ikara handia izan genituen. Kosta aldean ikeragarria izan da. Momentuz, badira  650etik gora "hildako ofizial", baina errealitatean askoz ere gehiago dira. Zauritutakoak, milaka. Dena galdu dutenak, beste hainbeste eta gehiago. Salestarren Manta hiriko gure kolejioa, parrokia, etxea… botatzeko egoeran daude.  Mila esker zuen laguntzagatik, guztion izenean".

Urtean egingo diren beste ekintzetan, Beningo kaleko umeen aldeko Foyer Don Boscon daramagun proiektuari laguntza eskaintzen jarraituko dugu, baina aurtengo  "pintxo solidarioaren" eguna, maiatzaren 7an, larunbatean, Ekuadorreko kaltetuen alde izango da, eta laguntza han dauden Salestarren bitartez bideratuko dugu.  

Oraingoz jaso dugu herriko hainbat okin, harakin eta elkarte edo soziedadeen laguntza. Nahi duten guztiek eraman ditzakete plazara etxean prestatutako pintxo, tortila, bizkotxo, postre eta antzekoak. Larunbatean bertan, goizeko 10:00-10:30 tartean, hantxe, Kontzejupean, jasoko ditugu. Pintxo eta trago bikainak egiteko aukera ederra dugu, eta proiektu bai lagunduz, gainera.  Itsulapikoa ere egongo da, dirulaguntza eman nahi bada ere.  Jasotzen den dirulaguntza Ekuadorrera joango da osorik. Gainera, Kutxabankeko ES 06  2095 0010 40 9105593086 kontuan eman daiteke laguntza. Mila esker guztioi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide