On Bosco astea ospatu dute Floreagan

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2016ko ots. 1a, 09:00

Floreaga ikastetxean handikiro ospatu dugu On Bosco astea, ekintza ugaritan parte hartuz. Astelehenean Pello Larrañaga azkoitiarra etorri zen DBHko ikasleei Nepali buruzko hitzaldi bat ematera. Asteartean, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariek bertso saio bikaina eskaini zuten eta asteazkenean, berriz, Eibarko Futbol Taldeko Fran Garagarza, Asier Riesgo eta Jon Arregi etorri ziren. Hurrengo egunean,  arratsaldez filma bat ikusi zuten.

 

LHkoak txapelketan ibili dira aste osoan, Urola eta Kakute nor baino nor. Asteazken arratsaldean, Tor magoaren trebezia eta umorea gozatzeko aukera izan zuten Baztartxon.  

Txikienentzat gynkana ezin hobea antolatu zen ostegun arratsaldean ikastetxeko frontoian: lokotx bilketa, sokatira, aulkien jokoa eta musikari jarraituz dantzan LHko ikasleak gidari zituztelarik. Amaitzean, merienda gozoa jan zuten, indarrak berreskuratzeko.

Ostiralean On Boscoren egun handia ospatu genuen. HHkoek filma eta otoitzarekin eman zioten hasiera egunari. LHkoek, aldiz, meza entzun ostean,  hamarretakoa eta filma bat izan zuten ikusgai. Arratsaldean,  DBH4ko ikasle batzuen laguntzaz, jolas ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. DBHkoentzat ere, eguna mezarekin hasi zen goizeko hamarretan. Jarraitzeko, jolas eder batzuk izan zituzten.

Larunbatean Salestar Familiaren afaria izan genuen Joseba Jatetxean. Igandean, berriz, Ikasle ohien festa izan genuen: eguerdiko meza, talde argazkia eta bazkari gozo Loiola Hotelean. Igande arratsaldean “Txantxalgara” pailazoen emanaldi bikaina izan genuen Don Bosco aretoan.

Erlazionatuak

On Bosco astea iruditan

Maxixatzen.eus 2016 ots 01 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide