Psikomotrizitate saioa antolatu du Elkar Hazi taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2015ko aza. 21a, 12:02

Floreaga Salestar Ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 1-2 urte bitarteko haurrei eta beraien gurasoei zuzendutako psikomotrizitate saioa antolatu du. Saioa abenduaren 12an, larunbatean, izango da 10:00etatik 11:00etara, ikastetxean bertan. Interesa duen pertsona orori irekita dago.

 

Izen-emate epea azaroaren 27ra arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan. Ikastaroaren prezioa 3 eurokoa da. Haur bakoitzeko guraso bat etorri ahal izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide