Juanjo Gomez misiolariaren bisita

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2015ko aza. 4a, 10:00

Urriaren 30ean,  Juanjo Gomez salestar misiolaria etorri zaigu bisitatzera eta Afrikako pobreziari buruz hitz egitera. Juanjok Beninen hamabi urte daramatza Beninen hango kaleko umeei laguntzen eta hango esperientziak eta bizipenak kontatu dizkigu.

 

Hitzaldiaren hasieran bere burua aurkeztu du eta jolas batzuk egin ditugu. Ondoren bi ikasle atera ditu berarekin: horietako batek hemengo gauzak komentatu ditu eta bestea Beningo kaleko ume bat. Honela hango bizitza hemengoa baino askoz zailagoa dela konturatu gara. Kaleko ume horiek, inongo familiarik gabe, nola bilatzen duten bere bizitza esan digu: zakar ontzietan janaria bilatzen, kaletik topatzen dituzten gauzak saltzen. Egiten duten guzti horrekin egunean bazkari xume bat izateko besterik ez dute lortzen. Jarraian ume bati buruzko bideo bat ikusi dugu. Ume hau "trafikatua" izan zen, hau da, lanerako saldua.

Laster egingo den Beninerako janari bilketan ere laguntzera animatu gaitu. Eta bukatzeko jolas txiki bat egin dugu frantseseko hitz batzuk ikasiz.

Eguerdian, alkatearekin bilera izan du udaletxean, jasotako laguntza handia eskertuz. Arratsaldean bilera bat izan du Floreagan, proiektu honetan interesa duten herritar batzuekin. Eta gauean afaria egin dute Gazteak eta Garapena taldekoek Juanjorekin Izki Iturri elkartean. Mila esker eta hurrengora arte, Juanjo!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide