OROIMENEZKO MEZA PARROKIAN

Erabiltzailearen aurpegia Floreaga ikastetxea 2015ko eka. 11a, 07:13
Ekainaren 14an, igandean, MEZA ospatuko da Azkoitiko Parrokian 12,30etan, San Joan Boscoren jaiotzaren 2. mendeurreneko ospakizunei amaiera emateko. Meza emailea On Juan Carlos Pérez, salestarren Probintziala, izango da. Mezetan parte hartuko du Alai Batzako koruak. Azkoitiko Salestar Familia osoarentzat ospakizun handia da, eta denak gonbidatzen zaituztegu elizkizun honetan parte hartzera.

Osorik irakurri

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide