Euskaraldia 2020

Euskaraldiko txapak eta banderak jaso ahal izango dira datorren astean Torrezurin

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2020ko aza. 13a, 11:19

Astelehenetik ostegunera bitartean jarriko dute txapak eta banderak jasotzeko mahaia, Torrezurin, 12:00etatik 13:00etara nahiz 17:30etik 19:30era. Euskaraldian aurrez izena eman ez dutenek ere izango dute horretarako aukera.

Azaroaren 20an hasiko da Euskaraldia, eta dena prest izateko txapak jasotzeko aukera izango da datorren astean. Astelehenetik ostegunera bitartean ezarriko dituzte txapak jasotzeko mahaiak Torrezurin, 12:00etatik 13:00etara nahiz 17:30etik 19:30era. Gainera, egitasmoan oraindik ere izena eman ez dutenek aukera izango dute horretarako, mahaietan inprimakiak jarriko baitituzte.

Bestalde, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak balkoietan jartzeko Euskaraldiaren banderatxoak banatuko ditu bazkideen artean, eta mahai horietan eskuratu ahal izango dira horiek ere. Bazkide ez direnek, berriz, bost euroren truke eskuratu ahal izango dituzte. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide