Euskaraldia 2020

Euskaraldia: 'ahobizi' ala 'belarriprest' izango zara?

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2020ko aza. 9a, 12:00

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean izango da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hona hemen ahobizi eta belarriprest izateko aholku batzuk.

Azaroaren 20an abian jarriko da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Hamabost egunetan ahobizi edo belarriprest rola hartu eta hizkuntza ohiturak aldatzen ahaleginduko gara. Oraindik ez baduzu izenik eman, ez galdu denbora eta apuntatu! Aurtengo edizioan parte hartu nahi baduzu, berriro eman behar duzu izena.

  • Euskaraldian AHOBIZI izango zara? Hona hemen AHOBIZI izateko aholku batzuk.
  • Euskaraldian BELARRIPREST  izango zara? Hona hemen BELARRIPREST izateko aholku batzuk.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra GEHIAGO, GEHIAGOREKIN ETA GEHIAGOTAN egin nahi baduzu, aukeratu rola eta eman izena Euskaraldiko webguneko orrian edo Elkargunean eta udaletxeko sarreretan dauden kutxetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide