Euskaraldiaren bigarren edizioa prestatzeko lehen mintegia egin dute Donostian

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2019ko eka. 2a, 13:00

120 lagun bildu ziren atzo, zapatua, goizean EHUko Carlos Santamaria zentroan, Donostian, Euskaraldiaren bigarren edizioa aurkezteko lehen mintegian.

2020ko udazkenean egingo den Euskaraldia ariketa sozialak izango dituen ezaugarriak eta antolaketarako xehetasunak aurkeztu zituzten ekimena koordinatzen ari diren erakundeetako kideek. Mintegian parte hartu zuten Euskaraldiaren lehen edizioan herriz herri antolatutako batzordeetako kideek eta ekimenaren sustatzaile izan ziren erakundeek, gizarte eragileek eta enpresetako ordezkariek. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailburua eta Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak zabaldu zuen mintegia.

Euskaraldiaren lehen edizioan, Euskal Herri osoko milaka lagunek parte hartu zuten ahobizi eta belarriprest roletan, hizkuntza ohiturak aldatu eta beraien inguruko harremanetan euskararen erabilera handitzeko helburuarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide