Euskaraldia

Herrian ere izena eman daiteke Euskaraldian, Ahobizi edo Belarriprest bezala

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2018ko urr. 16a, 17:00

Herriko hainbat tokitan kutxak jarri dira Euskaraldian izena emateko.

 

Irekita dago Euskaraldian izena emateko aukera. Euskara sustatzeko ariketa sozial honetan izena eman nahi dutenek, horretarako aukera dute izenematea.euskaraldia.eus webgunean. Ahobizi edo Belarriprest izan nahi duten erabaki, eta datu batzuk bete behar dira.

Interneteko aukeraz gain, herriko hainbat tokitan kutxak jarri dira.

Azkoitian izena emateko guneak:

- Elkargunea
- Liburutegia
- Anbulatorioa
- Floreaga ikastetxea
- Xabier Munibe ikastola
- Izarraitz lanbide heziketa
- Azkoitia BHI
- Anaitasuna futbol taldea
- Azkoitiko AEK
- Musika eskola
- Udala
- Plaza Ondo jubilatuen elkartea
- San Jose egoitza

Aukeratu rola eta eman izena!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide