Euskaraldia

Martxan da Euskaraldia

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia 2018ko urr. 5a, 13:23

Oraindik zer den ez baduzu oso garbi, honako hau da labur eta bizi azaltzen duen bideo tutoriala.


Irekita dago Euskaraldian izena emateko aukera. Jada abiatu da Euskaraldira eramango gaituen atzera kontaketa. Izan ere, azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo dugu ariketa sozial hori Euskal Herri osoan. Helburua da euskararen erabilera areagotzea, gure herrian zein Euskal Herriko txoko guztietan.

Oraindik euskaraldia zer den ez baduzu oso garbi, honakoa da labur eta bizi azaltzen duen bideo tutoriala.

Azkoitian, lanean ari da Euskara Mahaia, eta aurreikusten dugu abenduaren 3a bitartean hamaika lan izango ditugula herrian, hamaika egun horiek borobilak izan daitezen. Taldean parte hartu nahi duen edonork ateak zabalik ditu horretarako. Beraz, zerbaitetan laguntzeko prest bazaude, izena eman dezakezu azkoitia@euskaraldia.eus helbidera mezua bidalita.

Batu egingo gaitu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide