Eskutik eskura kanpainako eskaerak egiteko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2021ko mar. 23a, 09:42

Bihar, martxoak 24, amaituko da Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza edo pasta eskatzeko Errigoraren Eskutik Eskura kanpaina.

Bihar, martxoak 24, asteazkena, izango da Errigorako Eskutik Eskura kanpainako produktuak eskatzeko azken eguna. Eskatu oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak, ekoizlearen jatorrizko prezioan, euskaraz etiketatuta eta jaso herrian bertan.

Eskaerak Errigorako webgunean eta telefonoz (848 87 12 23) egin behar dira. Banaketa, berriz, Berdura Plazako lokalean egingo dugu, apirilaren 21ean, 11:30etik 13:00etara, eta 18:00etatik 19:30era.

Ordainketa online egin ez duenak produktuak jasotzean egin beharko du. Ordainketa txartel bidez eginez gero, bi zatitan ordaintzeko aukera izango da (erdia martxoan eta bigarren zatia apirilean). Banaketa eta kudeaketa lanak erraztekoa ordainketak online egitea gomendatzen da eta banaketa orduak errespetatzea.

Guzti hau auzolanean antolatzen da. Hain zuzen, herriz herri informazioa zabaltzen, eskaerak bideratzen eta produktuak biltegiratu eta banatzen ari direnen lan boluntarioari esker, norbere herrian jaso daitezke produktuak ekoizlearen jatorrizko prezioan. Hau da, olio-errota edo kontserba-etxera joanda ordainduko zenukeen prezio berean.

Plateretik baratzera, egin zure eskaera!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide