Martxan da Errigoraren udazkeneko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2020ko urr. 31a, 09:42

Azaroaren 12ra arte, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuez osatutako hiru saski eskatzeko aukera dute herritarrek.

Azaroaren 12ra arte herritarrek aukera izango dute Errigora saskiak erosteko. Zainzuriak, orburuak, olioa, kardua, ardoa, barazki-menestra, patxarana eta gozoak bezalako jakiak daude aukeran eta jasotakoaren %25 Nafarroako euskalgintzara bideratuko da. Kanpaina horren inguruko xehetasun gehiago, hemen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide