Bihar bukatuko da Errigorako produktuak eskatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2020ko mar. 11a, 09:38

Hizki papertegian, Lujanen eta AEK euskaltegian dauden eskuorriak beteta eta errigora.eus webgunean eska daitezke produktuak.

Bihar, osteguna, bukatuko da Errigora produktuak eskatzeko epea. Eskaerak bi modutan egin daitezke: online errigora.eus webgunean edo Azkoitiko hainbat tokitan banatuko diren eskuorriak beteta: Hizki papertegian, Lujanen, eta AEK euskaltegian.

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez.

Produktuak formato handian eskaintzen dira: oliba-olio birjina estra 5 litroko bidoietan (barietatea eskatzeko aukera dago aurten) eta pasta, arroza eta kontserbak 12 ontziko sortetan.

Milaka gara, bestela kontsumitzeko asmoz, Euskal Herriaren luze-zabalean kanpaina honetan parte hartzen dugun herritarrak. Eskaeren tamainari eta auzolanean kanpainaren berri eman, eskaerak jaso eta banaketa antolatzen aritzen garen ehunka lagunen borondatezko lanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan eskura ditzakezu produktuak zeure herrian.

Zure hautuez harro egon nahi baduzu, egizu eskaera martxoaren 12rako.

Olioaren banaketa apirilaren 1ean egingo da eta kontserba, arroza eta pastarena maiatzaren 21ean. Produktuak Udalaren Berdura Plazako lokalean banatuko dira; goizetan, 11:30etik 13:00etara eta, arratsaldetan, 18:00etatik 19:30etara. Ordainketa on-line egin ez duenak produktuak jasotzean egin beharko du. Banaketa eta kudeaketa lanak erraztekoa ordainketak on-line egitea gomendatzen da eta banaketa orduak errespetatzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide