Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura

Erabiltzailearen aurpegia

Errigoaren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina otsailaren 27tik martxoaren 12ra izango da, eta Azkoitiko hainbat puntutan egin ahal izango dira produktuen eskaerak.

Gaurtik aurrera, eskaerak bi modutan egiteko aukera izango da: online errigora.eus webgunean edo Azkoitiko hainbat tokitan banatuko diren eskuorriak beteta: Hizki papertegian, Lujanen, eta AEK euskaltegian.

Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina gure eguneroko kontsumo ohiturez harro egoteko bide bat da: Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin, kontserbekin, arrozarekin eta pastarekin urte guztirako despentsa betetzea proposatzen dizugu, ekoizlearen jatorrizko prezioan eta euskaraz etiketatuta produktuok zure herrian jasotzeko aukera emanez.

Produktuak formato handian eskaintzen dira: oliba-olio birjina estra 5 litroko bidoietan eta pasta, arroza eta kontserbak 12 ontziko sortetan (esaterako, zainzuriak nahi badituzu, 12 ontzikoa da egin dezakezun eskaera txikiena). Esan bezala, ideia ondorengoa da: urtean behin urte guztirako eskaera egitea.

Milaka gara, bestela kontsumitzeko asmoz, Euskal Herriaren luze-zabalean kanpaina honetan parte hartzen dugun herritarrak. Eskaeren tamainari eta auzolanean kanpainaren berri eman, eskaerak jaso eta banaketa antolatzen aritzen garen ehunka lagunen borondatezko lanari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan eskura ditzakezu produktuak zeure herrian.

Zure hautuez harro egon nahi baduzu, egizu eskaera otsailaren 27tik martxoaren 12ra.

Olioaren banaketa apirilaren 1ean egingo da eta kontserba, arroza eta pastarena maiatzaren 21ean. Produktuak Udalaren Berdura Plazako lokalean banatuko dira; goizetan, 11:30etik 13:00etara eta, arratsaldetan, 18:00etatik 19:30etara. Ordainketa on-line egin ez duenak produktuak jasotzean egin beharko du. Banaketa eta kudeaketa lanak erraztekoa ordainketak on-line egitea gomendatzen da eta banaketa orduak errespetatzea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide