"Euskarari puzka" Errigorako kaxak eskatzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2019ko aza. 19a, 09:07

Azaroaren 20ra arte duzu euskarari puzka egin eta Errigorako kaxak eskatzeko aukera. Egin eskaera herriko honako gune hauetan: AEKn, Oreka Bioelkartean, Lujan kioskoan eta Hizki papertegian edota on-line www.errigora.eus webgunean.

Abenduan herriz herri banatuko diren hainbat saski jada prest daude. Orain eskaerak jasotzea falta da. Zeren zain zaude? eskatu zure saskia!

Aurtengoan hiru saski daude aukeran:

  • Saski beltza —betikoa— (50€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak. ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, zainzuri-krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta piper txorizero mamia
  • Saski berdea —ekologikoa— (60€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, arroza, pasta, barazki-menestra eta ozpina
  • Saski zuria —berezia— (70€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza),patxarana, extra brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak, pikillo piperrak eta marmelada

Zertarako eskatu saskiak? Batetik, nola ez, dakartzaten produktuez gozatzeko. Bigarrenik, bertako ekoizpena sustatzeko. Eta, hirugarrenik, euskarari laguntzeko. Saskiak eskatuta, hauen balioaren %25 Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko euskalgintzari emango diozu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide