Eskatu Errigoraren kaxa azaroaren 20a baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia

Azaroaren 20ra arte duzu euskarari puzka egin eta Errigorako kaxak eskatzeko aukera. Egin eskaera herriko honako gune hauetan: AEKn, Oreka Bioelkartean, Lujan kioskoan eta Hizki papertegian edota on-line www.errigora.eus webgunean.

Aurtengoan hiru saski daude aukeran:

  • Saski beltza —betikoa— (50€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak. ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, zainzuri-krema, teilak, melokotoia almibarrean, kardua, tomate frijitua eta piper txorizero mamia
  • Saski berdea —ekologikoa— (60€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa, oliba-olio birjina estra, potxak, mahats-zukua, arroza, pasta, barazki-menestra eta ozpina
  • Saski zuria —berezia— (70€): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardoa (kriantza),patxarana, extra brut, polboroiak, patxaran mantekatuak, txokolatezko arrokak, pikillo piper eta marmelada

Auzolana da kanpaina hau posible egiten duena eta asteburuan ehunka lagun arituko dira Ablitasen ondoren Euskal Herri luze-zabalean banatuko diren kaxak prestatzen. Eskatu saskia(k) eta izan zaitez zeu ere auzolan erraldoi honen parte, nork bere aletxoa jarrita, guztion artean ekarpen ederra pilatzen ari gara eta. 2013an egin genuen lehenengoz kanpaina hau eta dagoeneko ia 1.000.000€ bideratu dugu Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskarari hauspoa ematen ari diren proiektuetara.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide