Errigorako saskiak eskatzeko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2018ko aza. 13a, 16:00

Eskatu saskia(k) azaroaren 14ra arte eta eman hegoak euskarari Nafarroa hegoaldean!

 

5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin zutenetik. Ideia sinplea zen: Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabili. 2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu ziren eta azken bi urteetan 14.000 banatzera iritsi gara.

EGIN ZURE ESKAERA!

 

Azaroaren 14ra arte Errigoraren saskiak eskatzeko aukera duzue Azkoitian:

- Lotura honetako galdetegia beteta.

- AEK euskaltegia: azkoitia@aek.eus edota 607 61 26 97 / 943 15 10 89 telefonoetara deitu.

- Lujan

- Bizilore

- Oreka bioelkartea

- Etxe-Aitz taberna

- Hizki papertegia

Saski beltza:

  • Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)
  • Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus)
  • Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)
  • Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  • Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
  • Melokotoia almibarrean (Almanaque)
  • Oliba-olio birjina estra (Bardea, Castillo de Ablitas, Ekolo, La casa del aceite edo Biosasun)
  • Mahats-zuku ekologikoa (Ekolo)
  • Potxak (Maria Jesus)
  • Tomate frijitua (Pedro Luis)
  • Almendrak (Ablitasgo kooperatiba)
  • Borraja ekologikoa (La Churta)
  • Piper txorizero mamia (Gobeiaberri)

Saski zuria:

  • Zainzuri zuriak (Iturri, El Agricultor edo Larrinaga)
  • Orburu-bihotzak (Ebron edo Maria Jesus
  • Pikillo piper osoak (El Escolar edo El Agricultor)
  • Ardo beltz ekologikoa (Azpea, Lezaun edo Mendiko)
  • Ozpin ekologikoa (Mendiko edo Lezaun)
  • Zainzuri krema (Iturri)
  • Pasta ekologikoa (Martinelli)
  • Arroza (El Alcaraván)
  • Teilak (Monasterio de Cascante)
  • Ardo- eta kanela-pastak (Urrutia)
  • Txokolatezko cookieak (El Molinero)
  • Piperrada (Almanaque)
  • Pikillo saltsa (Maria Jesus)

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide