Errigora, kontserba banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Errigora 2018ko mai. 30a, 08:45

Errigorako kontserba eskariak hurrengo astean iritsiko dira Azkoitira. Banaketa Torre Zuri erakustokian —plaza nagusia— egingo da ondorengo egunetan:

 

- Ekainak 5, asteartea, 18:00etatik 19:30era bitartean.
- Ekainak 6, asteazkena,  11:30etik 13:00era bitartean.

Banaketa lanak errazteko, eskaera egin dutenei egun eta ordu horietan bertaratzea eskertuko genieke.

Azkoitin 67 sukaldetara sartuko dira erriberako kontserbak. Eskerrik asko guztioi!  Guztira, 207.000 kontserba ontzi eskatu dira Euskal Herrian, 36 futbol zelairen azaleraren uzta.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide