Zabalik da bertso eskolarako izen ematea

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2021ko ira. 20a, 11:57
Erniarraitzek urrian jarriko ditu bertso eskolak martxan, dagoeneko zabalik dago adin guztientzat izen ematea
Erniarraitz Bertsozale Elkarteak ikasturte honetan ere bailara osoan eskainiko ditu bertso eskolak. Astean ordubeteko saioak izango dira eta edozein adinetako bertsozaleentzat zabalik daude ateak. Izan ume, gazte, zein heldu, inoiz ez da berandu hizkuntzarekin jolas egin eta bertsoarekin gozatzeko. 

Hilean 20€-ko kuota ordaindu beharko da eta izena eman nahi duenak erniarraitz@gmail.com helbidera idatzi beharko du.

Taldeak adinaren eta helburuen arabera antolatuko dira, eta eguna eta ordua taldekideen arabera jarriko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide