Larunbateko bertso bazkarirako izena eman daiteke oraindik

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2021ko eka. 23a, 11:48

Data aldatu beharra izan genuenez, hasieran izena eman zutenetako batzuek ezingo dute etorri; beraz, oraindik badago lekua eta baita izena emateko aukera ere.

Larunbatean bertso bazkaria izango da Joseba Jatetxean Maialen Lujanbio eta Julio Sotorekin, Erniarraitzek antolatuta. Bertso Urtie egitasmoaren baitan, apirilerako antolatu zen hasiera batean, baina COVID-19aren egoera zela eta, ekainaren 26ra atzeratzea erabaki zen.

Apirileko bertso bazkarirako izena eman zutenetako batzuek ezingo dute larunbatean etorri; horregatik, oraindik bada lekua, beraz, izena emateko aukera ere bai.

Bazkaria 30 euro ordaindu beharko da eta izena eman nahi dutenek erniarraitz@gmail.com helbidera idatzita egin dezakete.

Animatu!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide