Ikasturte amaierako emanaldia eskaini dute Erniarraitzeko ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2021ko eka. 9a, 14:24

Erniarraitzeko ikasle azkoitiarrek ikasturtean zehar eginikoa erakusteko emanaldia eskeini zieten hurbilekoei.

Pasa den larunbatean, 10:30ean, ikasturte amaierako emanaldia eskaini zuten Erniarraitzeko ikasle azkoitiarrek. Lehenik, Azkoitiko lau taldeen bertso sorta bana entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren 30 lagun inguruk.

Ondoren, Naia Arrizabalaga bertsolaria bat-batean aritu zen, horretarako ikasleek prestatutako gaiei eta puntuei erantzunez. Saioari amaiera emateko, berriz, aurrez sortak abestu zituzten ikasleek ere bat-bateko koplak eskaini zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide