Julene Iturbe eta Naia Arrizabalaga Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2019ko ots. 12a, 11:27

Otsailaren 15ean hasiko da Eskolartekoa eta Julene Iturbe eta Naia Arrizabalaga azkoitiarrek parte hartuko dute txapelketan.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Ikastolen Elkarteak elkarlanean antolatzen duten ekimena da, XXXIX. edizioa izango da aurtengoa. Bat-bateko txapelketan 23 bertsolari gaztek parte hartuko dute, eta tartean dira Julene Iturbe eta Naia Arrizabalaga azkoitiarrak. Erniarraitz Bertsozale Elkartetik Imanol Albizu eta Iker Letamendia azpeitiarrak ere arituko dira.

Guztira lau kanporaketa eta finala izango dira, denak bertso afari formatuan. Hona hemen egutegia:

 - Otsailaren 15ean, Ibarrako Sendi Ekintza Elkartean: Joar Garate Rueda, Araitz Sagarna Larrañaga, Maddi Aiestaran Iparragirre, Aitor Tatiegi Loidi, Ekain Tolaretxipi Errazti eta Hodei Munduate Etxeberria.

- Martxoaren 1ean, Zestoako Lau Itturri Elkartean: Oihana Arana Cardenal, Uxue Alkorta Iturbe, June Garmendia Duarte, Imanol Albizu Gurrutxaga, Igauri Lopetegi Amostegi eta Iker Letamendia Barandiaran.

- Martxoaren 15ean, Orioko Aldapa Elkartean: Irati Arakistain Mendizabal, Maide Garmendia Jauregi, Joane Aldalur Irazusta, Aner Peritz Manterola “Euzkitze", Xabier Agirre Bikuña eta Jon Azpiroz Anza.

- Martxoaren 22an, Oñatiko Larrain-Gain Elkartean: Haizea Arana Cardenal, Julene Iturbe Epelde, Naia Arrizabalaga Arrieta, Aimar Sorazu Roteta eta Bittor Zubiagirre Anduaga.

- Finala, apirilaren 5ean, Lasturko plazako tabernan.

Afaritarako txartelak salgai daude dagoeneko www.bertsosarrerak.eus helbidean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide