Ikasturteari bukaera ederra eman diote bertso eskolako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2018ko mai. 17a, 12:29

Urtero bezala, Erniarraitzek bertso-eskoletako ikasleekin asteburupasa antolatu du.

 

Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 23 lagun ikasturteari bukaera emateko Beizamako aterpetxean bildu ziren, maiatzaren 11tik 13ra. Aukera ezinhobea izan zuten elkar ezagutuz jolastu eta bertsotan egiteko. Astero bertso-eskolan egiten duten hori besteekin elkarbanatuz asteburu ederra pasa zuten. Larunbat gauean gainera bisita berezia jaso zuten: Amets Arzallus eta Jokin Uranga bertsolariekin afaldu eta bertsotan egiteko aukera ez zuten alferrik galdu.

Hurrengo ikasturtearen zain geratzen dira berz bertso eskoletako gaztetxoak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide