Julene Iturbek irabazi du San Antontxu bertsopaper lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2018ko urt. 25a, 16:55
Julene Iturbe bertsolaria.

Mungiako Taket bertso eskolak urtero antolatzen duen lehiaketa da San Antontxu, eta joan den igandean izan zen sari banaketa. Aurten ere, Julene Iturbe azkoitiarrak irabazi du gazteen mailako lehenbiziko saria.

 

Joan den igandean, urtarrilak 21, izan zen sari banaketa ekitaldia Mungian bertan, eta, gainontzeko irabazleekin batera, han izan zen Iturbe saria jasotzen eta bere bertso sorta kantatzen.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide