maxixatzen.eus

Bertsozale Elkarteak Azkoititik autobusa antolatu du finalera joateko

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Abenduaren 17an izango da Txapelketa Nagusiko finala BEC-en, Barakaldon. Euskal Herriko Txapelketa nagusia abenduaren 17an iritsiko da bere helmugara, egun horretan jokatuko baita finala BEC-en. Finaleko sarrerak agortuta dauden arren oraindik badago aukera autobuseko txartelak erosteko.

 

Abenduaren 5era arte egongo dira salgai www.bertsosarrerak.eus atarian eta abiapuntua edozein izanda ere, 14 euro balio ditu txartel bakoitzak.

Finalera joateko garraio publikoa edo antolakuntzak jarritako autobusak gomendatzen du Bertsozale Elkarteak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa