Erniarraitzen ikasturte bukaera Lasturren

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2017ko eka. 21a, 11:59

Urtero bezela bertso-eskolei bukaera emateko Lasturren bildu dira Erniarraitzeko gaztetxoak.

 

Badira urte batzuk Erniarraitzek Lasturko asteburu pasa antolatzen duela ikasturteari bukaera emateko. Aurtengoan ere Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako 33 lagun bildu dira bertso-eskoletako gaztetxo eta irakasleen artean. Ostiral arratsaldean joan eta igande eguerdira arte lagun berriak egin eta bertsoa aitzakitzat hartuta ekintza zein jolas ezberdinak egiteko aukera ederra izan dute. Irailera arte agurtu eta hurrengo urterako gogoz geratu dira guztiak.

Hurrengo ikasturterako bertso-eskolarako izen-ematea zabalik dago jada ume, gazte zein helduentzat. Nahi duenak idatzi dezala erniarraitz@gmail.com helbidera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide