Erniarraitz, Gipuzkoako Herriarteko finalerdietan

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2017ko api. 12a, 13:29

Erniarraitzek lau talde osatu zituen Gipuzkoako Herriartekoan parte hartzeko, eta horietako bat finalerdietara iritsi da.

 

Pasa den asteburuan Azkoitiko Tintoreixen Oreretako Xenpelar taldearen aurka jokatutako saioa izan zen bigarren faseko azkena. Saioa irabazita Erniarraitz 1 taldea Herriartekoko finalerdietara pasatu da. Ondorengo bi finalerdirak jokatuko dira:

Maiatzak 6, larunbata, 17:30ean Alegiko frontoian: Karidadeko benta - Erniarraitz 1


Maiatzak 13, larunbata, 17:30ean Bergarako frontoian: Osinalde - Am...ona

Beraz, maiatzaren 6an jakingo da Erniarraizko taldeak finalean kantatuko duen edo ez.

Finala maiatzaren 27an, larunbatean izango da arratsaldeko 17:30ean Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan, eta ondoren San Agustinen afaria egongo da.

Sarrerak jada salgai daude.

Bi finalerdietako eta finaleko zein afariko txartelak jada salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide