Erniarraitzeko talde bat sailkatu da Gipuzkoako Herriartekoaren bigarren faserako

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2017ko mar. 21a, 18:40

Otsailaren 3an eman genion hasiera Gipuzkoako Herriartekoari 38 taldek. Sei astez 38 saio egin ondoren, 12 talde sailkatu dira bigarren fasera, eta tartean da Erniarraitzeko talde bat.

 

Osatutako 12 multzotatik talde bana sailkatu da. Ondorengo taldeek hartuko dute parte bigarren fase honetan:

1. 26 + (Tolosaldea).

2. 7 astoren gainean (Alegia).

3. Am…ona (Amasa-Villabona).

4. Ereñotzu (Ereñotzu)

5. Erniarraitz 1 (Azpeitia).

6. Karidadeko benta (Zizurkil-Asteasu).

7. Osinalde (Gabiria).

8. Sarri nahi genuen eta Habana etorri zaigu (Orio).

9. Si mimimi sol (Urretxu-Zumarraga).

10. Txingudi 2 (Irun).

11. Txinparta 1 (Oñati).

12. Xenpelar (Orereta).

 

Sailkatutako hamabi talde horien artean lau multzo egin dituzte, eta Erniarraitz 1 bigarren multzoan arituko da Xenpelar (Orereta) eta Zazpi astoren gainean (Alegia). Lehen fasean bezala, talde bakoitzak etxean saio bat antolatu beharko du, eta etxetik kanpo beste saio batean aritu beharko dute.

Erniarraitz 1 taldeak, martxoaren 25ean Alegiako Gaztetxean izango du lehen saioa 22:30ean, Zazpi astoren gainean taldearen aurka. Etxean, berriz, apirilaren 7an, 21:00etan, San Martingo Tintorexen egingo dute bertso-afaria, Oreretako Xenpelar taldearekin.

Bigarren fasean egin beharko dituzten ariketak ondorengoak izango dira:

- Hasierako agurra (oraingoan ez da puntuagarria izango).

- Ofizioa Iparragirren, hiruna bertso  (taldekide 1ek).

- Ofizioa 8ko txikian, hiruna bertso (taldekide 1ek).

- Ofizioa 10eko txikian, hiruna bertso (taldekide 1ek).

- Bakarka gaia emanda bi bertso (taldekide 1ek).

- Bi punturi erantzun (taldekide 1ek).

- Puntuka biren artean (talde bakoitzeko batek), librean, sei bertso osatu arte.

- Taldeka pertsonaia emanda. Talde bat asmatzen bi pistak ematen. Galde erantzunak, batek galdetu eta bik txandaka erantzunak eman.

- Taldeka egoera proposatuta koplatan, 9 kopla osatu arte trikitiaren laguntzaz.

- Bukaerako agurra (ez da puntuagarria izango).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide