Txapelen bertso saioko sarrerak oraindik ere salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2016ko abe. 19a, 11:11
Txapelen omenezko bertso saioko sarrerak aurrez erosteko aukera dago oraindik ere Azkoitiko eta Azpeitiko zenbait lekutan.

Erniarraitz Bertsozale Elkarteak urtero bezala Txapelen omenezko bertso saioa antolatu du biharko, abenduaren 20rako Azpeitiko Soreasun. Saioa gaueko 22:00etan izango da eta Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Miren Amuriza, Oihana Iguaran eta Jon Gurrutxaga bertsolariak arituko dira kantuan. Gai jartzailea aldiz, Haritz Etxeberria "Ministro" izango da.

Sarrerak aurrez erosteko aukera badago oraindik ere Azkoitiko Zurt tabernan edo Azpeitiko Orkatz eta San Agustin tabernetan 6€tan. Saioan bertan ere erosi ahal izango dira 8€tan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide