Erabakita geratu da Erniarraitz sariketako finala

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2016ko ots. 29a, 13:03

Atzo, otsailak 28, Errezilen jokatu zen Erniarraitz sariketako hirugarren eta azken kanporaketa. Gemma Urteagak saioa irabazita osatu da finaleko seikotea. 

Hirurogeita hamar lagun inguru bildu ziren Borondegiko aretoan eta Gemma Urteaga beasaindarra izan zen saioko irabazle, beraz, zuzenean finalera sailkatua. Hona hemen atzoko sailkapena:

 

1-Gemma Urteaga (232)

2-Xabi Igoa (227,5)

3-Eli Pagola (227,5)

4-Aitor Irastorza (223,5)

5-Eñaut Martikorena (218,5)

6-Jon Ander Iriondo (208,5)

 

Hau honela erabakita geratu da datorren ostiralean gaueko 22:00etan Azpeitiko Gaztetxean jokatuko den finalean kantatuko duen seikotea:

Jon Gurrutxaga

Oihana Iguaran

Gemma Urteaga

Amaia Iturriotz

Unai Mendizabal

Aitor Salegi

 

Gai-jartzaile lanetan Ane Iriondo azpeitiarra arituko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide