Julene Iturbe Mungiako bertsopaper lehiaketako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2016ko urt. 22a, 12:28
Julene Iturbe saria jasotzen Mungian.

Erniarraizko kide den Julene Iturbe azkoitiarrarentzat izan da gazteen mailako lehendabiziko saria Mungiako San Antontxu bertsopaper lehiaketan, Siriako bide ertzetik bertso sortarekin.

 

Mungiako Taket bertso-eskolak urtero antolatzen du San Antontxu bertsopaper lehiaketa. Aurten XVIII.edizioa jokatu da, eta urtero bezala bi ataletan banatua: bata gazteentzat eta bestea helduentzat. 

Urtarrilaren 17an Mungian bertan egin zen bertso saioan izan zen sari banaketa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide