Eneritz Artetxe Gipuzkoako bertsolari txapelketarako sailkatu da

Erabiltzailearen aurpegia Erniarraitz Bertsozale Elkartea 2015ko eka. 8a, 10:27
Eneritz Artetxe Zizurkileko saioan.

Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrak Gipuzkoako bertsolari txapelketan sailkatzea lortu du, Gipuzkoa Bertsotaneko bi saiotan lortutako puntuazioari esker. Guztira, 30 bertsolari sailkatu dira, eta Artetxe 29. postuan dago sailkapenean. Irailaren 20an hasiko da Txapelketa. 

Eneritz Artetxek Gipuzkoa Bertsotaneko bi saiotan abestu du, Zaldibian eta Zizurkilen. Saio horietako lanari esker, Gipuzkoako bertsolari txapelketan sailkatzea lortu du. 

Artetxek bezala, guztira, 30 bertsolarik lortu dute Txapelketarako sailkatzea, eta orain, 30 horiei duela lau urteko Txapelketan sailkatze zuzena lortu zuten beste hamahiru bertsolari gehituko zaizkie.

Honako hauek dira azken hilabeteetako ahaleginari esker, Gipuzkoako txapelketan abestuko duten 30 bertsolariak:

Jon Maia Soria

Ander Lizarralde Jimeno

Mikel Artola Izagirre

Unai Muñoa Amundarain

Haritz Casabal Pikabea

Asier Azpiroz Iztueta

Ibai Esoain Arruti

Iñaki Gurrutxaga Zubimendi

Oihana Iguaran Barandiaran

Gorka Azkarate Torner

Arkaitz Oiartzabal Agirre

Beñat Iguaran Amondarain

Ane Labaka Mayoz

Nahikari Gabilondo Mendizabal

Xabier Sukia Etxeberria

Manex Mujika Amunarriz

Aratz Igartzabal Bidegain

Gemma Urteaga Garmendia

Unai Gaztelumendi Arandia

Egoitz Eizagirre Aduriz

Manu Goiogana Bengoetxea

Maider Arregi Markuleta

Unai Mendizabal Jauregi

Eli Pagola Apezetxea

Haritz Mujika Lasa

Amaia Iturriotz Etxaniz

Aitor Irastortza Fadrique

Iñigo Gorostarzu Etxebeste

Eneritz Artetxe Eizagirre

Antton Fernandez Lasa

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide