Ez dugu erasorik eta bortxaketarik onartzen

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2017ko abu. 21a, 15:54

Azkoitiko Ernaik honako ohar hau plazaratu du eraso sexisten aurrean:

 

«Ez dugu eraso eta bortxaketarik onartzen. Aski da. Azkoitiko andramaixetan erasoen biktima izan diren emakumeei eta beraien familiei elkartasuna adierazi nahi diegu eta ez hori bakarrik, eskerrak ere eman nahi dizkiegu izan duten ausardiagatik. Ez dira kasu isolatuak eta gaur, oraindik ere, emakumeok jasaten dugun zapalkuntzaren adibide garbia dira. Baina nahikoa da!

Jaiak, kaleak eta gorputzak gureak dira. Ausardiaz, hortzak erakutsiz, autodefentsaz, antolatuz... lortuko dugulako sistema honekin bukatzea. Ez da bakarkako aterabidea duen arazo bat. Estrukturala eta kolektiboa da, eta beraz guztion esku ere badago honi aurre egitea.

Horregatik bat egingo dugu gaur arratsaldeko 19:30etan eraso guztien aurka egingo den elkarretaratzean».

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide