'Azkoitia, gure herri maitia...'

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Artetxe 2019ko eka. 19a, 13:35

Eneritz Artetxe Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kideak ekaineko Maxixatzen aldizkarirako egindako bertsoak: 'Azkoitia, gure herri maitia...'

Doinua: Gogoan daukat.

Zenbat alditan kantatu dugun
“gure herri maitia…” trebe
baina beregan ez daukat behar
nukeen adina fede
azken asteetan gertatu denak
nori egin dio mesede?
gutaz hizketan Cuatro, Antena3,
Telecinco ta EITB
baina oraindik ez degu entzun
berri on bakar bat ere.

“Broma txar” batek emakumeak
sukaldera bialduta,
ta ez dakit nor hautesle bati
gutun bidez mehatxuka
eskandalua behar lukeena
bihurtzen dugu arrunta
irten kalera, salatu lasai,
zaren hori ez ezkuta,
dirudienez herri maitean
zer hobetu badugu ta.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide