Eneritz Artetxek abenduko aldizkarirako egindako bertsoa: 'Justizia?'

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Artetxe 2018ko urt. 30a, 09:46

Eneritz Artetxe Erniarraitz Bertsozale Elkarteko bertsolariak abenduko aldizkarirako egindako bertsoa: 'Justizia?'

 

Gaia: Justizia?

Doinua: Trumoia ortzi beltzean hoska

 

Barra ertzeko bi begiratu

bihurtu dira betiko datu

eta jolasa jolas betiko

nahiz geroago ukatu (bis)

hankatartean zakilak sartu,

miazkatzera behartu,

ahoa ondo tapatu,

halere, lasai, une horretan

bera ez baitzen kejatu. (bis)

 

"Ez da froga bat, da iritzia

dena gezurra ta malizia,

nolatan egin ote dezake

hain normal bere bizia?" (bis)

Alperrik dira grabaketak ta

alperrik da polizia,

ez al da denon krisia

eskubideak bortxatzeko gai

baldin bada justizia? (bis)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide