AEK-ko ikasleak ere bertsotan

Erabiltzailearen aurpegia Eneritz Artetxe 2012ko eka. 6a, 18:18

Ekainaren 21ean aukera ederra izan genuen bertsoaz gozatu eta gozarazteko. Izan ere, AEK-ko kideek Erniarraizkoen laguntzarekin bertso tailer bat antolatu zuten Xirikatzen Kultur Mahaiaren lehenbiziko kultur astearen baitan.

Elkarguneko sukaldean elkartu ginen Azkoitiko zein atzerriko 24 lagun, beti ere errazago baita janaren eta edanaren laguntzaz irudimena lantzea eta bertsoak kantatzea. 

Hiru taldetan banatu ginen eta talde bakoitzak kopla sorta ederra osatu zuen hiru bertsolarion laguntzaz. Ederra benetan!

Ikusi ahal izan genuen posible dela euskaraz ikasten ari den jendea bertsotan jartzea, umore ederrarekin gainera.

Ea hurrengo ikasturterako bertso eskolako taldea handitzerik badugun, eta bertsolaririk ez bada ere uste dut bertsozaleren batzuk sortu genituela, hauek ere beharrezkoak baitira bertsolaritzak aurrera egingo badu behintzat.

Eneritz Artetxe

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide